2012/11/20

LOGABEZIA

       Gaztelerazko "insomnio familiar fatal"-a gaixotasun hereditarioa da, hau da gurosoengandik lortzen da gaixotasun hau. 50 eta 60 urte bitarteko jenderengan agertzen den gaixotasuna da; egun batetik bestera agertzen den gaixotasuna da eta bere sintomak bortitzak dira. Gaixoek ezin dute lorik egin ezta atsedena hartu ere; begi niniak txikitzea, odol presioa handitzea eta izerdia errazago agertzea eragiten du. Aluzinazioak izan ahal ditu, biata desoreka psokilogiko eta fisikoa ere. Honen ondorioz, gaixoak ezin du ez ibili, ezta hitz egin; baina pentsatu eta bere inguruan gertatzen denaz konturatu ahal dira. Zortzi hilabete pasatu ezkero koma iraunkor batean sartzen da, heriotza sorraraziz.
       Gaixotasun hau hogeita zortzi familiatan indentifikatu da. Behi zoroen gaixotasunarekin konparatzen da, ez baitago tratamendurik eta ohiko medikamentuek txarragotu egiten dute pazientearen egoera.
      

2012/11/16

Akinetopsia: mugimendua ezin ikusi

     Gaixotasun honen eragilea antidepresiboen erabilera, gurunaren infartoren batek eragindako mina edo burmuineko ebakuntzak eragindako minak dira. Medikamentuengatik eragindakoa bada akinetopsia, hauek hartzeari utziz sendatu daiteke, bestela operazioa behar dute.      

     1983an onartua izan zen gaixotasun moduan, gaixo baten arazoetan oinarrituz. Paziente honen (Gisela Leibold) diagnostikoa, ikusmena galtzen ari zela zen, baina Giselaren benetako arazoa, esate baterako, kafe taza bat betetzerakoan nahiz eta katilua eta bere kolorea, forma eta posizioa ederto ikusi kafea izurtzerakoan txorrotada izoztu moduan ikusten zuen eta horregatik ezin zuen katilua noiz bete jakin; hau da, ez zuen mugiemndua ikusten.




     Beste kasu baten, kalean zegoela bidea gurutzatzean urruneko autoak ikusi eta desagertu egiten ziren momentu batez eta hurbil zeudenean berriz ere ikusten zituen.

     Gaixotasun honek, begi bistak ezin du mugimendua ikusi edota hiru dimentsioak desberdindu, hau da argazki baten moduan iksuten dute edo mugiemnduaren estela ikusi ahal dute, trafikoaren gaueko argazki baten lez.

     Gaur egun, gaixotasun honeri buruz hau dakigu: desorden neurologiko bat da sistema nerbisosarekin eta buruko funtzioekin erlazionatuta. Eta, lehen esan dugun mmoduan, objektuen mugimendua espazio batean ikusteko ezintasuna da, edo euren atzetik estela bat ikustea.

    


Denbora pasa