2012/11/20

LOGABEZIA

       Gaztelerazko "insomnio familiar fatal"-a gaixotasun hereditarioa da, hau da gurosoengandik lortzen da gaixotasun hau. 50 eta 60 urte bitarteko jenderengan agertzen den gaixotasuna da; egun batetik bestera agertzen den gaixotasuna da eta bere sintomak bortitzak dira. Gaixoek ezin dute lorik egin ezta atsedena hartu ere; begi niniak txikitzea, odol presioa handitzea eta izerdia errazago agertzea eragiten du. Aluzinazioak izan ahal ditu, biata desoreka psokilogiko eta fisikoa ere. Honen ondorioz, gaixoak ezin du ez ibili, ezta hitz egin; baina pentsatu eta bere inguruan gertatzen denaz konturatu ahal dira. Zortzi hilabete pasatu ezkero koma iraunkor batean sartzen da, heriotza sorraraziz.
       Gaixotasun hau hogeita zortzi familiatan indentifikatu da. Behi zoroen gaixotasunarekin konparatzen da, ez baitago tratamendurik eta ohiko medikamentuek txarragotu egiten dute pazientearen egoera.
      

2012/11/16

Akinetopsia: mugimendua ezin ikusi

     Gaixotasun honen eragilea antidepresiboen erabilera, gurunaren infartoren batek eragindako mina edo burmuineko ebakuntzak eragindako minak dira. Medikamentuengatik eragindakoa bada akinetopsia, hauek hartzeari utziz sendatu daiteke, bestela operazioa behar dute.      

     1983an onartua izan zen gaixotasun moduan, gaixo baten arazoetan oinarrituz. Paziente honen (Gisela Leibold) diagnostikoa, ikusmena galtzen ari zela zen, baina Giselaren benetako arazoa, esate baterako, kafe taza bat betetzerakoan nahiz eta katilua eta bere kolorea, forma eta posizioa ederto ikusi kafea izurtzerakoan txorrotada izoztu moduan ikusten zuen eta horregatik ezin zuen katilua noiz bete jakin; hau da, ez zuen mugiemndua ikusten.




     Beste kasu baten, kalean zegoela bidea gurutzatzean urruneko autoak ikusi eta desagertu egiten ziren momentu batez eta hurbil zeudenean berriz ere ikusten zituen.

     Gaixotasun honek, begi bistak ezin du mugimendua ikusi edota hiru dimentsioak desberdindu, hau da argazki baten moduan iksuten dute edo mugiemnduaren estela ikusi ahal dute, trafikoaren gaueko argazki baten lez.

     Gaur egun, gaixotasun honeri buruz hau dakigu: desorden neurologiko bat da sistema nerbisosarekin eta buruko funtzioekin erlazionatuta. Eta, lehen esan dugun mmoduan, objektuen mugimendua espazio batean ikusteko ezintasuna da, edo euren atzetik estela bat ikustea.

    


2012/10/02

Tapoi bat, irribarre bat // DISTROFIA MUSKULARRA

Honako iniziatiba plastikozko tapoien bilketan datza; tapoi tonelada bakoitzeko 200€ lortzen dira. Familia askok honetara jo behar izan dute diru laguntzarik ez bait dute, horretarako supermerkatu eta hainbat ikastetxetan partaidetza eskatzen dute. Iniziatiba honi ekin zion Ronanen kasua.

RONANen KASUA:
Ronan-ek, distrofia muskularra sufritzen zuen. Gaixotasun hau, gaixotasun degeneratiboa da eta "bipestazio"n aparatu bat behar zuen zutik ibili ahal izateko. Aparatu hau, garestiegia da (9000-1400€). Bizitza normalago bat burutzeko eta denbora motzago edo luzeago batean zoriontsu bizitzeko helburuaren bila daude. Horregatik herri partaidetzaren esker, bakoitzak esfortzu txikia eginez, denon laguntzaz lortu egin dute. Lekeitioko herriak erabat jarraitu egin du ekimena, eta horik aurrera komunikabideak (telebista, interneta, egunkariak...) berebiziko garrantzia izan zuten berria zabaltzeko.

Jendearen erantzun solidarioa ikusita, ekintza hainbat herritara zabaldu da eta beste hainbat umeren alde ere hasi da tapoi bilketa.

 
                           


2012/09/24

Riley Day Sindromea

           Riley Day Sindromea, hereditarioa da, hau da, gurasoek seme-alabak "infektatzen" dituzte. Sindrome hau daukan pertsonak, guraso bakoitzetik balio ez duen gene baten kopia hartu behar du. 
           Gehien bat, Europa Orientaleko juduak jatorri duten pertsonetan agertzen da, baina ez da oso komuna populazio gehiengoan. 
           Gaixotasun hau duten pertsonek ez dute mina sentitzen normalean, ezta tenperatura aldaketak sentitzeko bez. 
           Riley Day Sindromea senda daiteke. Normalean, 30 urterarte bizi ahal dira gitixi gora behera.

SINTOMAK 
-Konortea galtzeko probabilitatea.
-Diarrea
-Gustua galtzea.
-Begi sikuak.
-Malko falta.
-Azaleko arazoak.
-Sukarrak.
-Hazteko arazoak
-...

2012/09/18

PROGERIA

  Progeria haurtzaroan agertzen den gaixotasun genetiko oso arraroa da. Geneen mutazioen ondorioz agertzen den gaixotasuna da, bere ezaugarri nagusia zahartze goiztiar eta bat-batekoa da.8 Milioi jaioberritatik batengan agertzen da eta beren bizi itxaropena 13 urte ingurukoa izaten da. Gaixotasun honen era larriena Hutchinson-Gilford sindromea da.

    Gaixotasunaren lehen sintoma haurraren hobekuntza eza da, hau da, ez du pisua hartuko eta gutxi haziko da. Gainera, esklerodermia (azal gogortua) izango du azalean. Denborak aurrera egin ahala sintomak nabarmenagoak izango dira. Hazkuntza mugatua izaten da , burusoiltasuna, aurpegi eta masailezur txikiak... Gaixotasun hau duten haurrak tamaina txikikoak eta hauskorrak dira, adineko pertsona bat bezala. Aurrerago, azala zimurtu egiten da, bihotzeko arazoak agertzen dira.

    Oraindik ez dago benetan eraginkorra den tratamendurik. Tratamendu gehienak sintomen aringarriak edo bihotzeko arazoak ekiditeko erabilgarriak dira. Dosi baxuetan aspirinak eta dieta hiperkalorikoak erabiltzen dira. Hazkuntza hormonarekin tratamendua egiten ere saiatu dira.Gaixotasunaren sortzailea den genea aurkitu ondoren, minbizi aurkako farmako batekin tratamendua burutzea proposatu zen  oraindik ez du sendabiderik gaixotasunak.

2012/09/13

SENTIKORTASUN KIMIKO ANITZA

    Sentikortasun Kimiko Anitza, produktu kimikoei alergia edukitzea da. Hau da, janari batzuei, xaboiari, etxeak margotzeko pinturari, koloniari... Oraindik ez da oso ondo ezagutzen, baina oso arriskutsua da. Urte batean 50-60 kasu gehiago daude. Pertsona horiei "pertsona burbuja" deitzen zaie, burbuja batean bizi behar direlako produktu guzti horiek afektatu ez diezaten.
     Produktu kimikoak ia leku guztietan daudenez, sentikortasun kimiko anitza duten pertsonak segurtasun neurri asko behar dituzte.
Sentikortasun kimiko anitza duten pertsonek isolatuta bizi behar dute, etxeak ezberdinak izan behar dira, hau da, pinturarik gabekoak eta askoz hobe isolatuta.

               SINTOMAK

-Giharretako mina.
-Depresioa.
-Nekea.
-Asma.
-Buruko minak.
-Eztula.
-Memoria galtzea.
-Krisiak
-Aire falta
-Biriki minna

Telebistan agertu zan programa batean, gaixotasun hau sufritzen zuten pertsonei buruz: http://www.mitele.es/programas-tv/conexion-samanta/temporada-2/programa-15/
    
Bideo honetan, 5 kasu ezberdin agertzen dira. Lehenengo kasua, ezin da sendatu eta behar duen operazio 300.000€ balio du AEB-n. Bigarren kasuak, krisiak izaten ditu maiz, eta momentu batzuetatik asteetara iraun leikez. Blog bat du: http://mi-estrella-de-mar.blogspot.com. 3.kasua, hiritik kanpo bizi da eta produktu naturalak baino ezin ditu kontsumitu. 4. kasua, ostera, aire purifikagailu bat behar du arnasa ondo hartzeko. Azalean arazoak eta herpes-a dauka. 5.kasua, azkena, 22 ordu ohean pasatzen ditu fatigak baitditu, eta ez ditu laguntza publikorik.

   

Denbora pasa